Tximeleta kirol elkarteak, maiatzak 5ean Usurbilgo kiroldegian gimnasia erritmikoko, Hip-Hop eta funky-ko topaketa antolatuko du. Emanaldi hau goizeko 10:00etan hasiko da eta arratsaldeko 18:00ak arte iraungo du.
Gipuzkoako eskola desberdinetan Tximeleta taldearekin entrenatzen duten 450 ikasle parte hartuko dute, Ikasbidekoak barne.
Gimnasia erritmikoa taldeka egingo da eta adinaren arabera tresna bat edo beste erabiliko dute. Beraz, pilota, soka, uztaila, mazoak eta xingolarekin ikusi ahal izango ditugu partaideak.
